Jorge Oteiza
SERRERA
Jorge Oteiza Enbil Orion (Gipuzkoa) jaio zen 1908ko urriaren 21ean eta Donostian (Gipuzkoa) hil zen 2003ko apirilaren 9an. Euskal herriko auskultore eta arte-teorilaria zen. Eduardo Chillidarekin batera, XX. mendeko euskal eskultorerik garrantzitsuena da eta mundu osoan ezagutzen da. Euskal Herriko hainbat pentsalari, artista eta arkitektorengan eragin handia izan du, "euskal arima" berreskuratzea izan baitzuen helburu. Espazioari buruzko gogoetan oinarritu zuen bere lana: bolumenaren eta espazioaren arteko analisia irudi karratuen eta esferen bidez; espazioaren hustuketari buruzko ikerketak egiten zituen. Estilo batetik beste batera pasatuz joan zen bizitzan zear bere eskultura. Haren eskultura nabarmenetako bat da Arantzazuko santutegiko eraikinean eginik dagoen 14 apostuluena, hemen argazkia:
LANA ETA BIZITZA
Orion jaio bazen ere, ondoko Zarautzen bizi izan zen denboraldi gehiena. Donostiako Jesusen Bihotzaren ikastetxean egin zituen lehen ikasketak. 13 urte zituela, Lekaroza bidali zuten gurasoek ikastera. Aitak zuen negozioak porrot egin eta Ameriketara joan behar izan zuenean, Oteiza lanean hasi beharrean aurkitu zen. Aita Ameriketatik itzultzean, Madrila joan zen familia osoa. Lan egin behar izan zuen han, ikasketak aurrera eraman nahi bazituen. Arkitektura oso begiko zuen arren medikuntza ikasten hasi zen, baina 3.urtean medikuntza bertan behera utzi eta arte eta lanbide eskolan eman zuen izena. 1928. urtean ikasketak bukatutakoen eskulturetan hasi zen, garai artan zegoen estiloari jaraituz. Hasierako eskulturetako bat da "Adan eta Eva". 1931. urtean irabazi zuen leen aldiz Gipuzkoako Artista Hasiberrien saria, 2 urterokoa zen saria eta 1933.urtean berriz irabazi zuen. Horrekin batera poliki-poliki bere burua ezagutzera eman zuen. 1935ean hemen zegoen gizarte egoeraz nazkaturik Balentziagarekin batera alde egin zuen Ameriketara. Buenos Airesen, Txileko Santiagon eta Bogotan egon zen nahiko neke eta miseria pasatuz. Bera Ameriketan zegoela Espainian Gerra mundiala hasi zen, hori dela eta Ameriketan geratu zen bizitzen 1946 arte. 143.urtean kubismoa eta espresionismoa lantzen hasi zen bere lanetan. 1947.urtean itzuli zeen Euskal Herrira, Bilbora eta hango fabrika batean teknikari aritu zen baina alere bere bizitza guztian zehar aritu zen artean.
LANAK ETA SARIAK
1950-57 : Poliedro hutsa, Esferaren desokupazioa, Bi elementu arinen bateratze dinamikoa, Velazquez-i omenaldia, Malevitx-i omenaldia.
1950: Arantzazuko santutegiko eraikineko eskultura.
1956-59 : Aita Donostiari oroitarria eta Luis Valles arkitektoaren kaperatxoa Aginako harrespilen ondoan, Lesakan.
1960: Muntevideon (Uruguai) Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen Roberto Puig arkitektoarekin batera.
1985 : Urrezko Domina Espainiako Arte Ederretan.

No hay comentarios:
Publicar un comentario