martes, 26 de febrero de 2013

Zarama eta Hertzainak


                                                      ZARAMA

1977.urtean sortu zen Santurtzin (bizkaia). Euskal rock radikal mugimendukoa da taldea. Taldea sortu zenean 3 partaide ziren, Rober ( Roberto Moso, ahotsa), Txus (gitarra), eta Ermnesto Alava (bateria). Roberrek esfortzu handia egin behar izan zuen  izan ere ez zekien euskaraz eta ikasi egin behar izan zuen taldean abesteko. Geroxeago Javi (baxua) batu zitzaiaen. Taldearen lehen kantua "bildur naiz" izan zen. "naiko" izan zen taldearen lehenengo singela eta bigarrenak "Zarama erdian " eta "Gasteizko gaua" zituela barnean. Garairik onenetakoa 80. hamarkadakoa izan zen. 80. hamarkadan iraupen luzeko lehen diskoa grabatu zuten, " Indarrez" ( 1984). Garai artarako iada ondo jotzen hasiak ziren santurtziarrak, lan asko egin baitzuten eta hori dena emaitzean ikusi zen arrakasta lortzen hasiak baitziren. 1994ean taldea hautsi egin zen eta jotzeari utzi zioten. 2009ko Apirilaren 18an  berriro batu eta taldea izatera itzuli ziren.2009an Bermeon hasi zuten " Zarama birziklatua" izeneko bira. Abestietan nabarmendurik dagoenetako bat " Txatxo" da.Gaur egun taldeak batera jarraitzen du.